Jose Luis Cabouli Doktorearen Orfeoren testigantza euskaraz.

Jose Luis Cabouli Doktorearen Orfeoren testigantza euskaraz.

Euskal bandera animatua.Badugu iadanik eskura Euskal hizkuntzara itzulita Orfeoren Testigantza, Jose Luis Cabouli doktoreak zuzendutako jabetza espiritualaren terapia kasua. Iraide López de Gereñuk egindako itzulpen lan onagatik eskerrak ematen dizkiogu.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Asteartea, 2022ko abenduaren 6an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako agirira iristeko lotura:

Orfeoren Testigantza. Jabetza espiritualaren terapia.
«Hemen Orfeo izena hartzen duen gaixoa, aurreko bizitzan iluntasunarekin egindako ituna gainditu duen saio batetik atera da. Gaurko saioan, terapeutak gaixoarengan sartu ziren gorputzik gabeko entitate ezberdinen agerpena antzematen du, bere aurre egoera aprobetxatuz. Terapeutak antzemandako entitate horietako bakoitzarekin elkarrizketa bat mantentzen du Orfeoren gorputzaren bitartez, hauei Argiaren bidea aurkitzen laguntzen dielarik. Era honetan, bere ostalariak jasaten dituen nahasketatik askatzen dute, hauek ondorengo berargitaratze zikloak berreskura ditzaketelarik (…)».
Jose Luis Cabouli medikua. Terapia de la posesión espiritual. Técnica y práctica clínica (Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa). Indigo Argitaletxea. 319tik 336ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Aborto kasu baten bioelektrografía euskal hizkuntzara itzulita.

Aborto kasu baten bioelektrografía euskal hizkuntzara itzulita.

Euskal bandera animatua.Badugu iadanik euskerara itzulita aipatutako bioelektrografíak (BEG) azaltzen duena, ustegabeko aborto bati dagokiona, Jose Luis Cabouli Doktorearen paziente bati dagokiona. Iraide Lopez de Gereñuri eskertzen diogu egindako itzulpenagatik.

«Gorputzez eta arimaz» webaren taldea.
Astelhena, 2022ko abuztuaren 8an.
Euskerara itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako orrialderako esteka:

Aborto kasua. Jabetza espiritualaren terapia.
«BEG hau (Bioelektrografia), istripu baten ondorioz hiru hilabeteko haurdunaldia galdu zuen hogeita hamabost urteko emakume bati dagokio. Emakumeak beldurra eta erruari hitzegin zuen, istripua bere arduragabekeriagatik izan zelako. BEG erregresio saioan lortu genuen pazienteak honako hau adieraziko zuen unean: “Une honetan haurra nire buruaren barruan dagoela sentitzen dut” (…)».
BEGaren irudia: Raúl Torres. José Luís Cabouli medikuaren liburutik. Jabetze espiritualaren terapia. Teknika eta praktika klinikoa. Indigo argitaletxea. 397. orrialdea.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Kristinaren Testigantza euskaraz.

Kristinaren Testigantza euskaraz.

Euskal bandera animatua.Jakinarazten dizuegu euskarazko internautarrek dagoeneko baduzutela Jose Luis Cabouli Doktorearen Kristinaren Testigantza zuen hizkuntzan. Gogora dezagun Kristina bere bizitzan eman ahal zitzakeen aurrerapen pausoak blokeatuak zituen gaixo bat dela. Egindako erregresioan aurreko bizitza batean gizona izanik iluntasunarekin ituna egin zuela gogoratzen du.

Cabouli Doktoreak bere pazientearekin batera erabilitako protokoloak lotura horren haustura errazten du, horrela bere bizitzan aurrera egin dezan. Cabouli Doktore beraren testigantzaren arabera, gaixo askotan gertatzen den blokeoa da. Eskerrak ematen dizkiogu Iraide Lopez de Gereñuri egindako itzulpen lanagatik eta Cabouli Doktoreari berari kasuaren bertsio honen eskuragarritasuna errazteko egin duen lankidetza guztiagatik.

«Gorputzez eta arimaz» taldea.
Larunbata, 2022ko uztailaren 2an.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako kasuaren lotura:

Kristinaren Testigantza. Iluntasunarekin itun bat.
Istorio honetan Kristina izena hartzen duen pazienteak, hainbat blokeo jasaten ditu bere egungo bizitzan bere helburuak bete ahal izateko. Terapeutaren laguntzaz, sintoma hauek sortu zituen iraganeko bizitza bat ikusarazten du, gizon bat izanik, boterea eta onarpen soziala lortu ahal izateko iluntasunarekin ituna egiten zuenean, sekta bateko kide bezala. Kristinak, terapeutak lagundurik, mugatzen duen ituna desegin dezake, egindako okerrak sendatu eta bere bizitza mugatzen zuten blokeoak konponduz.
Jose Luis Cabouli Doktorea. Atrapamiento y recuperación del alma. Terapia de vidas pasadas: Un nuevo paradigma (Arimaren harrapate bidea eta berreskuraketa. Iraganeko bizitzen terapia: paradigma berri bat). Continente Edizioak. 123tik 134ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.