Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa euskaraz.

Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu interneteko euskal erabiltzaile guztien eskura dugula euskaraz Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketaren itzulpena eta Wisdom aldizkariak argitaratutakoa bere garaian.

Iraide Lopez de Gereñuri elkarrizketaren testua jatorrizko ingelesetik euskarara itzultzeagatik eskertzen diogu. Michael Newton doktorearen (1931-2016) gomendagarri den lanaren bi bizitzen arteko denboraldi horretan gaixoengandik lortzen duen deskribapen zehatza nabarmentzen dugu.

«Gorputzez eta arimaz» Web taldea.
2021eko irailaren 29a, asteazkena.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako elkarrizketaren lotura:

Adimena: Mary Arsenault-ek Michael Newton doktoreari egindako elkarrizketa.
2004ko abenduaren 1an.
1994an, ezagutzen dugun bizitza, hemen zergatik gauden eta azkenean nora goazen aztoratzen gaituzten galdera guztiekin amaitu zen Michael Newton doktoreak Arimaren Bidaiak (Journey of Souls) argitalpenean. Liburu honetan (…).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Jakintsuen aipuak euskaraz.

Jakintsuen aipuak euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu euskaraz «Gorputz eta ariman» webgunean argitaratu dugula karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena izeneko orria. Jakintsuen aipuak (Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak), Brian Weiss doktorearen lanean azaltzen den pasartea jasotzen du, han, bere gaixoetako bat, hipnosiaren bidez erregresio egoerara eramaten du, eta erregresio horretan hainbat jakintsuk edo irakaslek beremahots korden kontrola hartzen dute terapeutari hainbat ikasgai espiritual eskaintzeko eta horrela bere lanaren irakurleei transmititzeko.

Iraide Lopez de Gereñuk eman digu zati honen euskarazko bertsioa, Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdetik eskuragarri dauden hizkuntza ezberdinetan kontsultatu daitezkeenak.

Zati honen hasieran, gaixoaren ahots korden bidez hitz egiten duen arimak jakinarazten digu karma edo banakako zorrak dauden bezala, karma edo talde zorrak ere badaudela, maila guztietan. Gizaki bat gorpuzten den bakoitzean, bizitzea tokatzen zaion bizitza horretan hainbat taldetakoa da (familia, nazioa, etnia, planeta, etab.). Orduan, talde horietako bakoitzak duen ordaintzeko zorrak banatzea dagokio.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 11, osteguna.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak.
Regresio hipnotiko sesioak jaso dituzten Brian Weiss medikuaren gaixoen gorputzen bidez, haien arimaren iraganera sar daiteke ez soilik gertaera traumatiko baten bilaketaren bitartez, jakintsu edo irakasle desberdinen arimek izan duten bilaketa espiritualaren bidez ere egin daiteke, terapeuta hauek garapen espiritualean dituen ezagutzak zabalduz.
Brian Weiss medikua. Only Love Is Real (Maitasun loturak). Editorial Vergararen Espainiako paperezko lehen edizioa. 91-93 orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Esperientziaren bidezko ulermena Euskal Hizkuntzara itzulia.

Esperientziaren bidezko ulermena Euskal Hizkuntzara itzulia.

Ikurriña.Jakinarazten dizuegu euskaraz «Gorputzez eta arimaz» webgunean euskaraz argitaratu dugula Esperientziaren bidezko ulermena, Brian Weiss doktorearen lanaren zati honek, Mendebaldean eta Islamaren barnean berraragitze kontzeptuaren onarpenari edo ez onarpenari buruzko ikerketak isldatzen ditu, Iraganeko Bizitzen Terapia (IBT) Kateherinekin aurkitu ondoren, ikerketa-bide honetako lehen gaixoarekin.

Iraide López de Gereñu izan da zati honen euskarazko bertsioaren sortzailea, eta Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdeetan kontsultatu daiteke iadanik dagoeneko argitaratu den beste hizkuntzetan ere artikulu bera irakurri daitekeelarik.

Brian Weiss doktoreak bere buruari galdetzen dio nola litekeen hiru erlijio monoteista nagusien artean: judaismoa, kristautasuna eta islamismoa, berraragitze kontzeptua ofizialki ez onartzea, gizabanako bakoitzaren mailan errealitate egiaztagarria izan arren, terapia erregresiboa aurreko bizitzetan sortutako traumak sendatzera iritsi denez. Weissek erlijio horiek praktikatzen dituzten berraragitzearen defendatzaileen ezkutuko errealitatea argitara ateratzen du. Kristautasunaren kasuan, defendatzaile horien artean elizako apaiza batzuk daude eta egiaztatzen da erromatar agintari politikoak berraragitze kontzeptua bereganatzea eragotzi zuela, izkribu ofizialak zein izango ziren ezarriz.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 10a, asteazkena.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Esperientzia bidezko ulermena.
Psikiatrian doktorea den Brian Weissek bere lehen ikerketak kontatzen ditu, berrargitaratze erreferentzien bila iraganeko bizitzako terapia oinarritzen den teknikan lehen urratsak eman behar ditu.
Brian Weiss. Through Time into Healing (Sendapena denboran zehar igaroz).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Evelynen Testigantza euskaraz.

Evelynen Testigantza euskaraz.

Ikurriña.Jakinarazten dizugu «Gorputzez eta arimaz» webgunean euskaraz argitaratu dugula Evelynen testigantza, Brian Weiss doktoreak aztertzen duen kasua bere Same Soul, Many Bodies (Gorputz asko, arima bera) liburuan argitaratua. hau da, agian, bere liburuetan argitaratu dituen guztien artean ederrena eta iraganera atzera egiteak eta etorkizunerako hipotetikoak diren progresioak biltzen dituena, pazienteak izan dezakeen jarreraren arabera aldatzen direnak.

Iraide López de Gereñuren lanari esker, web orrialdean, Aipamenak eta testigantzak atalean zerrendaburu bezala agertzen den artikulua da argitaratu diren beste hizkuntzen artean azaltzen dena.

Kasu honek portaera mota jakin baten ekarri ditzakeen ondorioak ulertzen laguntzen digu. Kategoria jakin bateko jendea gorrotatzen badugu, litekeena da hurrengo bizitza batean kategoria hori bereko pertsona gisa jaio izatea. Zentzu horretan, Evelynek etorkizun hipotetikoetarako progresioak bizitzen ditu, bere herrikoak ez direnenganako gorroto eta amorruaz askatzea lortzen duen arte.

Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
Lehen bertsioa: 2021eko urtarrilaren 14a, osteguna.
Azken aldaketa: 2021eko urtarrilaren 15a, ostirala.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Hona hemen euskarazko orria:

Beste baldintzak dituzten pertsonen errespetatu. Evelynen adierazpena.
Kasu honetan Brian Weiss doktorearen gaixo batena da, Evelyn izena duen emakumea, kasu honetan talde desberdin baten artean jendea errespetatzen ikasten hasi beharra beharra da.
Brian Weiss medikua. Same Soul, Many Bodies (Gorputz asko, arima bera).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

«Gorputzez eta arimaz» webgunea euskaraz jarri dugu martxan.

«Gorputzez eta arimaz» webgunea euskaraz jarri dugu martxan.

Ikurriña.Jakinarazten dizuegu ostiral honetan, 2020ko urriaren 16an, «Gorputzez eta arimaz» webgunea euskal hizkuntzan martxan jarri dugula. Gure webguneko lehen lau orrialdeak euskarara itzuli duten Iraide López de Gereñu eta Fran Olearen lan bikainari esker izan da. Ikurriña, ondorioz, gure hamargarren banderan bihurtzen da.

Herri bakoitzaren arima herri horren bertako hizkera da. Webgune honen bitartez eskerrak ematen dizkiegu gertaera gogoangarri hau posible egin duten pertsonei eta itzulpen kopurua zabaltzeko lankidetzan aritzera animatzen zaituztegu, orrialdeak oraindik eskuragarri ez dauden hizkuntzetara itzuliz edo aipamenak lortzen lagunduz dagoeneko itzulita izan den Iraganeko Biziten Terapia (IBT) praktikarien lanen liburuetan, adibidez, aipuak eta testigantzak atalean biltzen direnak.

Gure planetan existitzen diren milioika gorpuztu eta gorpuztu gabeko arimek dituzten sufrimenduak gainditu edo ekiditen laguntzea dugu helburu, eta arima horietako bakoitzari dagozkion bizitzak emandako ikasgaiak gainditzeko asmoa duenak zenbat eta lurreko hizkuntza gehienetan eskuragarri izateak garrantzia du. Webgune xume honek premia horren ezagutzaren sarrera izan nahi du eta Gizateria bere bilakaera espiritual kolektiboaren lehen pausoetan dagoela oraindik jakitun gara.

«Gorputzez eta arimaz» webguneko taldea.
Larunbata, 2020ko urriaren 17an.
Euskerara sarreraren itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Ondoren euskeraz eskuragarri dauden horrialdeen berri ematen dizuegu:

Helburuak.
«Enkarnazio edo haragitze bakar bat bizi dugunaren ustea, oso zabalduta dago mundu osoan. Gainera, mendebaldeko zibilizazioetan, bizitza bere berehalakotasunean bizi eta gure ekintzen ondorioak gehiegirik kezkatzen ez gaituen pentsamolde moderno honetan murgilduta gaude (…)».
Web taldea Gorputzez eta arimaz. Lehen bertsioa: 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna. Azken aldaketa: 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea.
Itzulpena: Fran Olea.

Deia.

«Gorputzez eta arimaz» Webaren deia.
«Iraganeko Bizitzen Terapiako (IBT) eta Posesio Espiritualeko Terapietako (PET) praktikatzaileak, bakoitzak tratamendu estilo eta aldaera desberdinetatik eta kasu ugariren adierazpenaren bidez, gorputzetik gorputzera goazen arimak garela erakusten digute. Kasu hauen azterketatik berraragitze edo metempsikosia, arimek ikasteko eta hobetzeko duten bide naturala dela ikasten dugu (…)».
Webgunearen taldea Gorputzez eta arimaz. 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea.
Itzulpena: Fran Olea.

Elkarrizketak.

Brian Weiss: «Arimak gara eta gorputzez gorputz goaz aldatzen».
El Periódico de Catalunya. Asteazkena, 2009ko Urtarrilak 21. Eritzia. 80 Orrialdea.
«Brian Weissekin entrebista, Terapia Regresiboan Psikiatra Espezialista. Estatu Batuetan lehengo bizitzen oroitzapena duten 4.000 gaizo inguru artatu ditu (…)».
Gaspar Hernández.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

Hitzorduak eta testigantzak.

Berehalako berraragitze kasua familia gunean. Iraganeko Bizitzaren Terapia.
by Leopoldo Lage, Merlo, San Luis, Argentina.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.