Esperientzia bidezko ulermena.
Psikiatrian doktorea den Brian Weissek bere lehen ikerketak kontatzen ditu, berrargitaratze erreferentzien bila iraganeko bizitzako terapian oinarritzen den teknikan lehen urratsak eman zituenean.
Hasierako eszeptizismoaren ondoren, iraganean beste terapeuta batzuk aurkikuntza berera iritsi ote ziren ikertzen hasten da. Baitaere erlijio ezberdinek berraragitzeari buruz egin duten tratamendua ikertzen du, eta sinesbide monoteista nagusiek bere doktrinetan nola ez duten ildo hori mantendu, nahiz eta bere sinesle batzuek froga horiek partekatu izan dituzten arren.
Esperientzia bidezko ulermena.
Sarritan nire gaixo berri batek edo ematen ditudan tailerretako laguntzaile batek hau aitortzen dit: «Weiss doktorea, oso interesatuta nago iraganeko bizitzara erregresio bat egitera, baina zaila egiten zait berraragitze kontzeptua onartzea».
Gauza bera pentsatzen baduzu, ez zaude bakarrik. Egoera honetara irixten den jende askok arazo hori argitu behar du erregresio prozesu bat hasi aurretik. Kasu hauetan, terapiaren aurreko atala izan ohi da, eta nire hitzaldietan eta tailerretan galdera eta erantzunen sailean ohiko gaia bilakatzen da sarritan.
Catherine-rekin izandako aparteko esperientziak izan baino lehen, ni oso eszeptikoa nintzen berraragitze kontzeptuari buruz, eta iraganeko bizitzara atzeraka jotzeak duen sendatze ahalmenari buruz. Geroago ere beste zenbait urte behar izan nituen nire sinesmen eta esperientzia berriak ezagutzera eramatea erabaki nuen arte.
Catherini egindako terapiak bizitzaren eta sendatzearen izaerari buruz nire ulermena goitik behera aldatu bazuen ere, zalantzak izan nituen esperientzia sakon horiek besteei heldu arazteko, nire lagunek eta lankideek «erotzat» edo «arrarotzat» joko nindutenaren beldurrez.
Bestalde, iraganeko bizitzari buruzko terapiaren eraginkortasunaren berrespena jaso nuen hainbat gaixoei teknika hau arrakastaz aplikatu ondoren. Banekien sentitzen nuen ondoeza arintzea beharrezkoa zela, arazo hori konpontzeko. Beraz, medikuntza liburutegira joan nintzen beste aurkikuntzarik eskuratu ahal nezakeen jakiteko. Ezkerreko garuna erabiltzen duen mediku logikoa izanik, nere barnean arazo honi irtenbide hori emateko bidea gustatu zitzaidan eta nire esperientzien egiaztapen hura existitzea espero nuen. Iraganeko bizitzen oroitzapen hori ezustean topatu nuenez, ziur nengoen hipnosiaren teknika erabiltzen zuten beste psikiatra batzuek antzeko esperientzietara iritxi izan zirela. Agian horietakoren batek ausardia izan zezakeen gertaera horiek azaltzeko.
Etsita nengoen gaiari buruz argitaratutako erreportai gutxi aurkitzeak, hauetako batzuek bikainak izan arren. Adibidez, Ian Stevenson doktorearen dokumentazioa aurkitu nuen aurreko bizitzako xehetasunak gogoratzen zituzten haurren kasuei buruz.
Xehetasun horietako asko ondorengo ikerketek berretsiko zituzten. Hau oso garrantzitsua zen, berraragitze kontzeptuari balioztapena ematen laguntzen ziolako. Baina beste ezer gutxi zegoen ikusteko eta egiaz esateko ia ezer ez, iraganeko bizitzarako erregresioaren balio terapeutikoari buruz.
Liburutegiatik sartu nintzenean baino frustratuagoa irten nintzen. Nola gerta zitekeen hau? Nire esperientzia pertsonalak honako hipotesia balioztatzera lagundu zidan non iraganeko bizitzaren memoria tresna baliagarria izan zitekeen sintoma psikologiko eta fisiko ezberdinetarako.
Zergatik ez zuen beste inork bere esperientzien berri ematen? Gainera, zergatik literatura profesionalak ia ez du aipatzen hipnoterapia klinikoan sortutako iraganeko bizipenak? Nik bakarrik izan nituela zirudien. Ziur aski, beste terapeuta batzuei ere hau bera gertatu zitzaien iraganean.
Atzera begiratzean, konturatzen naiz nik benetan nahi nuena norbaitek jada nik buru behar nuen lana lehendik egin izana izatea zela. Aurrera jarraitzeko, garai hartan nik bezala gai honetan beste psikoterapeuta batzuk nik izan nituen zalantza berak izan ote zituzten jakin nahi nuen. Bibliografi osoa aztertu ondoren, nire esperientzia zuzenek zuten intentsitatearen eta errealitatearen artean zatitua sentitu nintzen, eta heriotzaren ondorengo bizitzari buruz nituen sinesmenak eta irakasle-gidariekin harremanetan jartzeko beldurra, pertsonalki eta profesionalki, «egokiak» izan zitezkeen edo ez jakin gabe.
Beste diziplina bat kontsultatzea erabaki nuen. Columbiako Unibertsitatean egin nuen erlijioei buruzko ikastaroan gogoratu nintzen nola Ekialdeko tradizio handiek, hinduismoak eta budismoak, berraragitzapena zutela dogma nagusi gisa eta iraganeko bizitzaren kontzeptua errealitatearen oinarrizko alderdi bezala onartzen zutela. Islamaren doktrina sufiak poesian, dantzan eta kantuan adierazitako berraragitze tradizio ederrak zituztela ere jakin nuen.
Ezin nuen benetan sinetsi milaka urtetan zehar zabaldutako Mendebaldeko erlijioen historian nireak bezalako esperientziei buruz inork ez idatzi izana. Ezin ninteke izan informazio hori jasotzen zuen lehena. Geroago, judaismoan zein kristautasunean berraragitzearen sinismenaren sustraiak oso sakonak direla jakin nuen.
Judaismoan, duela milaka urtez, gigul edo berraragitzean funtsezko sinesmena existitzen da. Uste hori juduen fedearen oinarrizko euskarria izan zen gutxi gorabehera 1800-1850rarte, Europako judu komunitateak eraldatu behar izan ziren, «modernizatu» nahian, eta mendebaldeko gizarteak onartu zitzan zientifikoagoak ziren sinesmen berri hauek.
Hala ere, berraragitzearen ustea funtsezkoa eta nagusia izan zen garai honetara arte, duela bi mende baino gutxiago. Ortodoxo eta Chasidic komunitateetan, berraragitze usteak bere horretan jarraitzen du gaur egun. Kabbala, milaka urte atzera dituen literatura judu mistikoa, berraragitze erreferentziez beteta dago. Moshe Chaim Luzzatto rabinoak, azken mendeetako jakintsu judutar bikainenetakoak, gilgula laburbildu zuen Jainkoaren bidea liburuan: «Arima bakarra hainbat aldiz berragitaratu daiteke hainbat gorputzetan, eta modu horretan, aurreko enkarnazioetan egindako kalteak zuzendu ditzake. Era berean, aurreko enkarnazioetan lortu ez zen perfekzioa ere lor dezake».
Kristautasunaren historia ikertu nuenean, Itun Berrian berraragitzearen inguruko lehen erreferentziak Konstantino enperadoreak laugarren mendean ezabatu zituela aurkitu nuen, kristautasuna Erromatar Inperioaren erlijio ofiziala bihurtu zenean. Dirudienez, enperadoreak berraragitze kontzeptua inperioaren egonkortasunerako mehatxu bar suposatzen zuela sentitu zuen. Herritarrek bizitzeko beste aukera bat izango zutela uste bazuten, guztientzako Epaiketa Egun bakarrean sinesten zutenak baino bihurriagoak eta auzi-iheslariagoak izango ziren.
Seigarren mendean, Konstantinopoliseko Bigarren Kontzilioak Konstantinoren jarduna indartu zuen berraragitzapena ofizialki herejiatzat hartuz. Konstantinoren antzera, Elizak aurreko bizitzen ideiak zuen indarrak bere boterea ahultzea eta xumetzea mehatxatzen zuten, bere jarraitzaileei salbazioa bilatzeko denbora gehiegi eskainiz. Epaiketa Eguneko astindua jarrera eta portaera egokiak bermatzeko beharrezkoa zela ados zeritzaten.
Konstantinopoliseko Kontziliora iritsi zen Aro Kristau Garaian bertan, Elizako beste aita batzuek, Origen izenekoak, Alexandriako Klementek eta San Jeronimok berraragitzean onartu eta sinesten zuten. Gnostikoek ere bai, XII. Mendearen amaieran, Italiako eta Frantziako hegoaldeko kataro kristauak era guztietako basakeriak jasan zituzten berraragitzean sinesten zutelako.
Bildutako informazio berriaren inguruan hausnartzen ari nintzenean, berraragitzean sinesten zutela alde batera utzita, kataroek, gnostikoek eta kabalistek beste balio komun bat zutela konturatu nintzen: Bizipen pertsonal horiek, gure adimen arrazionalarekin ezagutzen eta ikusten dugunaz baino haruntzago doana edo estruktura erlijioso batek erakusten diguna baino jakintzaren iturri garrantzitsuagoak dira. Eta esperientzia pertsonal zuzen honek indartsu sustatzen du hazkunde espirituala eta pertsonala. Zoritxarrez, jendea sinesmen ez ortodoxoengatik gogor zigortua izan zitekeenez, talde hauek bere sinismenak sekretupean gordetzen ikasi zuten. Iraganeko bizitzako irakaspenen errepresioa politikoa izan da, ez espirituala1.
Eta horrela hasi nintzen «zergatiak» ulertzen. Ni neu kezkatuta nengoen, nire sinesmenak jakitera eramaten banituen zigortua izan nintekeelako. Hala ere, badakit jendeak hazkunde pertsonalerako eta sendatzeko tresnak eskuratzeko eskubidea duela, eta nire esperientzia klinikotik ikusi dut iraganeko bizitzaren erregresioak pertsonen bizitza sendatu eta eraldatu dezakeela. Badakit, gainera, pazienteak gizarteko eta haien familiako kide hobeak eta erabilgarriagoak bihurtzen direla, eskaintzeko askoz ere gehiago dutelako.
Baina Many Lives, Many Masters argitaratu ondoren ere, erreakzioen zain nengoen. Medikuek iseka egingo zidatenaren zain nengoen, nire ospea zikintzeko eta, agian, nire familiak hor idatzi nuenagatik ere sufritu zezakeen. Nire beldurrek ez zuten funtsik. Lankide bat edo bestek komentatu dute «Brian gaixoa, burua galtzen ari da». Lagun eta lankideak galdu beharrean, beste batzuk irabazi ditut. Gutunak jasotzen hasi nintzen, gutun zoragarriak, lurralde osoko psikiatra eta psikologoek idatziak, nik bezalako esperientziak izan zituztenak baino hauek publikoak ez zituztenak egin nahi.
Ikasgai indartsua izan zen niretzat. Nire esperientziak mundu publiko eta profesionalean dokumentatzeko eta aurkezteko arriskua jasan nuen, eta saria ezagutza, balioztapena eta onarpena izan ziren. Gainera, ikasi nuen ulermena ez dela beti liburutegietako ikasketen kontuak irakurtzetik hasten. Norberaren esperientzia aztertzetik ere etor daiteke. Intuizioak adimenera eraman dezake. Biak elkar elikatu eta inspiratu daitezke. Niretzat hala egin zuten.
Istorio hau kontatzen dut, zure kezkak –esperientziaren eta ezagutza intelektualaren arteko sokatira izan daitezkeenak– funtsean nirearen antzekoak izan daitezkeelako. Jende askok zure esperientzia eta sinesmen berberak izan ditzake, agian pentsa ditzakezunak baino askoz ere gehiago. Jende hauetako asko beren esperientziak komunikatzera etsita sentitzen dira zuk izan dituzun arrazoi berberengatik. Beste batzuei adieraz ditzaiekete, baina pribatuan. Garrantzitsua da gogo irekia mantentzea, zure esperientzietaz fidatzea. Ez diezaiozu utzi besteen dogma eta sinesmenek zure esperientzia pertsonalei eta errealitateari buruzko ulertzeko moduari balioztapena kentzea (…).
Brian Weiss. Through Time into Healing (Sendapena denboran zehar igaroz).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.
1Ikusi Berraragitzapena: Reincarnation: The Phoenix Fire Mystery (The Phoenix Fire Mystery-ek) egindako Cranston and Head-ek Mendebaldeko berraragitze kontzeptuaren tratamendu politiko eta sozialaren historiari buruzko ikerketa bikaina lortzeko.