Barkatu, sarrera hau Català, Castellano, English eta Русский.
Category: Perdó
(Català) Taller Ànimes Perdudes pel Doctor José Luis Cabouli.
(Català) Cites dels savis del Doctor Brian Weiss en esperanto.
(Català) Cites dels savis del Doctor Brian Weiss en portuguès.
(Català) Cites dels savis en llengua alemanya.
Jakintsuen aipuak euskaraz.
Jakintsuen aipuak euskaraz.
Jakinarazten dizugu euskaraz «Gorputz eta ariman» webgunean argitaratu dugula karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena izeneko orria. Jakintsuen aipuak (Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak), Brian Weiss doktorearen lanean azaltzen den pasartea jasotzen du, han, bere gaixoetako bat, hipnosiaren bidez erregresio egoerara eramaten du, eta erregresio horretan hainbat jakintsuk edo irakaslek beremahots korden kontrola hartzen dute terapeutari hainbat ikasgai espiritual eskaintzeko eta horrela bere lanaren irakurleei transmititzeko.
Iraide Lopez de Gereñuk eman digu zati honen euskarazko bertsioa, Aipamenak eta testigantzak ataleko orrialdetik eskuragarri dauden hizkuntza ezberdinetan kontsultatu daitezkeenak.
Zati honen hasieran, gaixoaren ahots korden bidez hitz egiten duen arimak jakinarazten digu karma edo banakako zorrak dauden bezala, karma edo talde zorrak ere badaudela, maila guztietan. Gizaki bat gorpuzten den bakoitzean, bizitzea tokatzen zaion bizitza horretan hainbat taldetakoa da (familia, nazioa, etnia, planeta, etab.). Orduan, talde horietako bakoitzak duen ordaintzeko zorrak banatzea dagokio.
Webgunearen taldea «Gorputz eta ariman».
2021eko otsailaren 11, osteguna.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.
Hona hemen euskarazko orria:
Karma motak, karma kolektiboa, ospea, helburua eta barkamena. Jakintsuen esaerak.
Regresio hipnotiko sesioak jaso dituzten Brian Weiss medikuaren gaixoen gorputzen bidez, haien arimaren iraganera sar daiteke ez soilik gertaera traumatiko baten bilaketaren bitartez, jakintsu edo irakasle desberdinen arimek izan duten bilaketa espiritualaren bidez ere egin daiteke, terapeuta hauek garapen espiritualean dituen ezagutzak zabalduz.
Brian Weiss medikua. Only Love Is Real (Maitasun loturak). Editorial Vergararen Espainiako paperezko lehen edizioa. 91-93 orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.