Kristinaren Testigantza euskaraz.

Kristinaren Testigantza euskaraz.

Euskal bandera animatua.Jakinarazten dizuegu euskarazko internautarrek dagoeneko baduzutela Jose Luis Cabouli Doktorearen Kristinaren Testigantza zuen hizkuntzan. Gogora dezagun Kristina bere bizitzan eman ahal zitzakeen aurrerapen pausoak blokeatuak zituen gaixo bat dela. Egindako erregresioan aurreko bizitza batean gizona izanik iluntasunarekin ituna egin zuela gogoratzen du.

Cabouli Doktoreak bere pazientearekin batera erabilitako protokoloak lotura horren haustura errazten du, horrela bere bizitzan aurrera egin dezan. Cabouli Doktore beraren testigantzaren arabera, gaixo askotan gertatzen den blokeoa da. Eskerrak ematen dizkiogu Iraide Lopez de Gereñuri egindako itzulpen lanagatik eta Cabouli Doktoreari berari kasuaren bertsio honen eskuragarritasuna errazteko egin duen lankidetza guztiagatik.

«Gorputzez eta arimaz» taldea.
Larunbata, 2022ko uztailaren 2an.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Euskarara itzulitako kasuaren lotura:

Kristinaren Testigantza. Iluntasunarekin itun bat.
Istorio honetan Kristina izena hartzen duen pazienteak, hainbat blokeo jasaten ditu bere egungo bizitzan bere helburuak bete ahal izateko. Terapeutaren laguntzaz, sintoma hauek sortu zituen iraganeko bizitza bat ikusarazten du, gizon bat izanik, boterea eta onarpen soziala lortu ahal izateko iluntasunarekin ituna egiten zuenean, sekta bateko kide bezala. Kristinak, terapeutak lagundurik, mugatzen duen ituna desegin dezake, egindako okerrak sendatu eta bere bizitza mugatzen zuten blokeoak konponduz.
Jose Luis Cabouli Doktorea. Atrapamiento y recuperación del alma. Terapia de vidas pasadas: Un nuevo paradigma (Arimaren harrapate bidea eta berreskuraketa. Iraganeko bizitzen terapia: paradigma berri bat). Continente Edizioak. 123tik 134ra bitarteko orrialdeak.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

(Català) Novetat Literària de l’Ànima des de Màlaga…

Barkatu, sarrera hau Català, Castellano eta English.

La Vanguardia egunkarian Cabouli Doktoreari eginiko euskarazko entrebista.

La Vanguardia egunkarian Cabouli Doktoreari eginiko euskarazko entrebista.

Euskal bandera animatua.Euskara erabiltzen duzuten internautek iadanik badezute Lluis Amiguet kazetariak Cabouli Doktoreari eskainitako entrevista La Contra de La Vanguardia atalearen barnean.

Iraide Lopez de Gereñuri eskerrak ematen dizkiogu itzulpen arduratsu honegatik, arimaren terapeuta honek eskaintzen duen lehenengo entrebistan.

«Gorputzez eta arimaz» webgunearen taldea.
Igandea, 2022ko ekainaraen 12an.
Sarreraren itzulpena euskarara: Iraide López de Gereñu.

Eskarara itzulia izan den entrebistara sartzeko lotura:

José Luis Cabouli: «Zure egoak ez du egia osoa jasaten».
La Vanguardia. Larunbata, 2003ko abuztuaren 23an. La Contra.
52 urte ditut. Buenos Airesen jaio nintzen. Zirujau plastikoa nintzen, baina aberasten ez diren horietakoa, eta gaur egun terapeuta erregresiboa naiz. 10 hilabeteko seme bat daukat eta 20 urteko beste seme bat. Bizitza honetan aurreko bizitzetako akatsak garbitzen ditugula uste dut, maitasunez zuzendu behar ditugunak eta trauma izugarriak, non gure kontzientziak gogoratzen dituenean ekidin behar dituenak (…).
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.

(Català) II Simposi Internacional de Teràpia Regressiva. 24/25/26‑6‑2022.

Barkatu, sarrera hau Català, Castellano eta English.