Barkatu, sarrera hau Català, Castellano eta English.
Category: Documents
(Català) Pàgina de Crida en alemany.
(Català) Entrevistes al Doctor José Luís Cabouli en portuguès per als rotatius «El Periódico de Catalunya», «La Verdad», «La Nación» i «Reforma».
(Català) Zona Infinito 79. José Luís Cabouli. Terapeuta de vides passades. YouTube, 5‑11‑2020.
(Català) Entrevista a Brian Weiss per la revista Athanor en llengua anglesa.
(Català) Entrevista al Doctor José Luís Cabouli per La Vanguardia en gallec.
(Català) Tenim el «Testimoni d’Amy» en llengua gallega.
(Català) Història de la Revista Internacional de Teràpia de Regressió (JRT).
«Gorputzez eta arimaz» webgunea euskaraz jarri dugu martxan.
«Gorputzez eta arimaz» webgunea euskaraz jarri dugu martxan.
Jakinarazten dizuegu ostiral honetan, 2020ko urriaren 16an, «Gorputzez eta arimaz» webgunea euskal hizkuntzan martxan jarri dugula. Gure webguneko lehen lau orrialdeak euskarara itzuli duten Iraide López de Gereñu eta Fran Olearen lan bikainari esker izan da. Ikurriña, ondorioz, gure hamargarren banderan bihurtzen da.
Herri bakoitzaren arima herri horren bertako hizkera da. Webgune honen bitartez eskerrak ematen dizkiegu gertaera gogoangarri hau posible egin duten pertsonei eta itzulpen kopurua zabaltzeko lankidetzan aritzera animatzen zaituztegu, orrialdeak oraindik eskuragarri ez dauden hizkuntzetara itzuliz edo aipamenak lortzen lagunduz dagoeneko itzulita izan den Iraganeko Biziten Terapia (IBT) praktikarien lanen liburuetan, adibidez, aipuak eta testigantzak atalean biltzen direnak.
Gure planetan existitzen diren milioika gorpuztu eta gorpuztu gabeko arimek dituzten sufrimenduak gainditu edo ekiditen laguntzea dugu helburu, eta arima horietako bakoitzari dagozkion bizitzak emandako ikasgaiak gainditzeko asmoa duenak zenbat eta lurreko hizkuntza gehienetan eskuragarri izateak garrantzia du. Webgune xume honek premia horren ezagutzaren sarrera izan nahi du eta Gizateria bere bilakaera espiritual kolektiboaren lehen pausoetan dagoela oraindik jakitun gara.
«Gorputzez eta arimaz» webguneko taldea.
Larunbata, 2020ko urriaren 17an.
Euskerara sarreraren itzulpena: Iraide López de Gereñu.
Ondoren euskeraz eskuragarri dauden horrialdeen berri ematen dizuegu:
Helburuak.
«Enkarnazio edo haragitze bakar bat bizi dugunaren ustea, oso zabalduta dago mundu osoan. Gainera, mendebaldeko zibilizazioetan, bizitza bere berehalakotasunean bizi eta gure ekintzen ondorioak gehiegirik kezkatzen ez gaituen pentsamolde moderno honetan murgilduta gaude (…)».
Web taldea Gorputzez eta arimaz. Lehen bertsioa: 2018ko urtarrilaren 18a, osteguna. Azken aldaketa: 2018ko urtarrilaren 30a, asteartea.
Itzulpena: Fran Olea.
Deia.
«Gorputzez eta arimaz» Webaren deia.
«Iraganeko Bizitzen Terapiako (IBT) eta Posesio Espiritualeko Terapietako (PET) praktikatzaileak, bakoitzak tratamendu estilo eta aldaera desberdinetatik eta kasu ugariren adierazpenaren bidez, gorputzetik gorputzera goazen arimak garela erakusten digute. Kasu hauen azterketatik berraragitze edo metempsikosia, arimek ikasteko eta hobetzeko duten bide naturala dela ikasten dugu (…)».
Webgunearen taldea Gorputzez eta arimaz. 2020ko urtarrilaren 21a, asteartea.
Itzulpena: Fran Olea.
Elkarrizketak.
Brian Weiss: «Arimak gara eta gorputzez gorputz goaz aldatzen».
El Periódico de Catalunya. Asteazkena, 2009ko Urtarrilak 21. Eritzia. 80 Orrialdea.
«Brian Weissekin entrebista, Terapia Regresiboan Psikiatra Espezialista. Estatu Batuetan lehengo bizitzen oroitzapena duten 4.000 gaizo inguru artatu ditu (…)».
Gaspar Hernández.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.
Hitzorduak eta testigantzak.
Berehalako berraragitze kasua familia gunean. Iraganeko Bizitzaren Terapia.
by Leopoldo Lage, Merlo, San Luis, Argentina.
Itzulpena: Iraide López de Gereñu.